Ziurtagiriak
Aspalditik dauzkagu enpresaren kudeaketa eta kontrol egokirako beharrezko diren ziurtagiriak. Horregatik, gure zerbitzu eta produktuaren kalitate oso handia da, ingurunearen jasangarritasuna eta langileen osasuna zaintzeari utzi gabe.
ISO 9001 Kalitatearen kudeaketa
IATF Automozioa
ISO 13485 Osasun produktuek kalitatea kudeatzeko sistema
ISO 14001 Ingurumenaren kudeaketa
ISO 45001 Laneko segurtasuna eta osasuna
ISO 50001 Energia Kudeaketa Sistema
Hizkuntza-kudeaketaren kalitatea
Kalitate, Ingurumen, Segurtasun eta Lan Osasuneko Politika
ERREKA esparru globaleko enpresa da, nazioartean lehiakorra jarduten duen sektoreetan.
ERREKAk, kalitatearen, berrikuntzaren, segurtasunaren eta ingurumenarekiko errespetuaren garrantziaz jabetuta, esparru horiek bere kudeaketa-sisteman integratzen ditu.
ERREKAk bere xedearen, ikuspegiaren eta balioen norabide berean ezartzen ditu aldi estrategikoko erronkak, helburuak eta adierazleak, hausnarketa estrategikoa egitean.
Aurrez aipatutako puntuaK aintzat hartuta, ERREKAk bere kudeaketa-politika zehaztu, eta konpromiso hauek hartzen ditu:
- Enpresaren funtzionamendua etengabe hobetzeko elementu estrategiko gisa, kalitatearen, segurtasunaren eta ingurumenaren kudeaketa ezartzea.
- Lege eta arau aplikagarrien baldintzak betetzea, bai eta erakundeak onesten dituen beste baldintza batzuk ere, hala nola ISO 9001, ISO 13485, IATF 16949, ISO 14001, ISO 45001 eta ISO 50001 arau, estandar eta ereduen baldintzak.
- Enpresa-jardueraren garapen jasangarria bermatzea.
- Bezeroek behar eta espero dutena ulertzea, haien asebetetze-maila areagotzeko helburuarekin.
- Arriskuak identifikatu, deuseztatu eta kontrolatzea, eta erakundea osatzen duten pertsonen osasuna kaltetzea prebenitzeko neurriak hartzea.
- Erakundea osatzen duten pertsonen segurtasuna, osasuna eta ongizatea babestu eta sustatzea, lanean nahiz lanetik kanpo, lan-giroaren jasangarritasuna bermatzea eta komunitatean positiboki parte hartzea.
- Langileen ordezkariei iritzia eskatzea eta haien parte-hartzea sustatzea, laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten gaiei dagokienez.
- Ingurumena babestea eta kutsadura prebenitzea, ingurumen-inpaktu kaltegarriak murrizteko. Energetikoki efizienteak diren produktu eta zerbitzuen erosketa eta diseinu, produktu eta prozesuen garapena sustatzea.
- Helburuak lortzeko beharrezko informazio eta baliabideak eskuragarri daudela ziurtatzea.
- Prestakuntza eta sentsibilizazio programak garatzea eta Erreka osatzen duten pertsonen parte-hartzea erraztuko duen lan-giroa sortzea, erronkak gainditzeko, helburuak lortzeko eta erabakiak hartzeko prozesuaren parte izan daitezen.
- Komunikazio-kanalak mantentzea, interes-taldeen sentsibilitateak ezagutzeko.
- Ahaleginak egitea kudeaketa-sistema eta hura osatzen duten prozesuak etengabe hobetzeko, hobetu beharreko arlo guztiak kontuan hartuta.
- Energia-jardueran eragina duten energetikoki eraginkorrak diren produktuak eta zerbitzuak eskuratzen laguntzea.
- Langileen ordezkarien parte-hartzea kontsultatzea eta sustatzea laneko arriskuen prebentzioarekin lotutako gaietan.