ERREKAk Kolonbiako filial berria inauguratu du

ERREKAk Kolonbiako filial berria inauguratu du
  • Erreka-rentzat, MONDRAGON Korporazioaren barne dagoen kooperatibarentzat, nazioartekotzea eta dibertsifikazioa helburu estrategikoak dira.
  • Mexiko, Dominikar Errepublika, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika eta Txinako filialen kontsolidazioaren ondoren, jarri dute abian Kolonbiako proiektua.
  • Antton Tomasena, Erreka-ko zuzendari nagusia, eta Aitor Sotes, Connected Access-eko zuzendaria Kolonbian izan dira egoitza berriaren inaugurazioan parte hartzen.

MONDRAGON Korporazioaren barne dagoen Erreka kooperatibarentzat dibertsifikazioa eta nazioartekotzea helburu estrategikoak dira. Hala, Antzuolako (Gipuzkoa) kooperatibaren azken plan estrategikoak, 2021ean onartutakoak, bi arloei erantzuten die. Biak ala biak dira Errekaren gaur gaurko eta etorkizuneko gako nagusiak.

2021-2024 sasoi estrategikoan pauso garrantzitsuak eman dira bai dibertsifikazioan, izan ere bi negozio unitate berri jarri dira abian: Erreka Care eta Erreka Medical. Eta baita internazionalizazioaren esparruan ere, filialak ireki dituztelarik munduko zenbait tokitan, besteak beste; Mexikon, Dominikar Errepublikan, Erresuma Batuan, Txekiar Errepublikan eta Txinan. Eta egunotan Kolonbiakoa abiarazi du.

Martxoaren 25ean, inaugurazioa

Egoitza berriaren inaugurazioan Errekako Zuzendari Nagusiak, Antton Tomasenak, eta Connected Access-eko negozioaren zuzendariak, Aitor Sotesek, parte hartu zuten. Biak martxoaren 23an iritsi ziren Kolonbiako hiriburura eta hiru egunez bilerak eta bilerak izan zituzten Bogotako hainbat erakunde eta unibertsitaterekin, tartean Javeriana Unibertsitatearekin.

Filial berriaren inaugurazio ekitaldia joan den larunbatean, martxoak 25, goizeko 10etan izan zen, eta bertan kooperatibaren ordezkari nagusiek eta Kolonbiako hiriburuko administrazio-, enpresa- eta hezkuntza-arloko hainbat eragilek parte hartu zuten.

  • Antton Tomasena, CEO de ERREKA junto a autoridades colombianas. Antton Tomasena, CEO de ERREKA junto a autoridades colombianas.
  • Aitor Sotés, Director de ERREKA Connected Access junto a María Silvestre, Directora de Erreka Colombia. Aitor Sotés, Director de ERREKA Connected Access junto a María Silvestre, Directora de Erreka Colombia.
  • Antton Tomasena, CEO de ERREKA; Aitor Sotés, Director de ERREKA Connected Access y Aitor Ortiz de Zarate, International Manager junto a representantes de SPRI Colombia. Antton Tomasena, CEO de ERREKA; Aitor Sotés, Director de ERREKA Connected Access y Aitor Ortiz de Zarate, International Manager junto a representantes de SPRI Colombia.

50 herrialde baino gehiagotan

Egoitza berriak Errekaren produktu, zerbitzu eta soluzioak eskainiko ditu. Balio teknologiko handikoak, bai diseinuan zein kalitatean. Kolonbiako filialak aukera eskainiko dio Errekari gertuko zerbitzua eskaintzeko, Hego Ameriketako herrialdeei modu egokian erantzuteko, fidagarritasuna eta gertutasuna eskainiz merkatu berriari.

Kolonbiako filialak Bergarako egoitza nagusiaren babesa izango du, diseinuan, fabrikazioan eta automatizazio zein sarbideen kontrolen sistemetan adituak diren pertsona taldearen babesa.

Egoitza berriak Errekaren nazioarteko presentzia indartuko du, 50 herrialdetara hedatuz bere presentzia filial eta egoitza ezberdinekin, 8 produkzio eremu eta arlo komertzialeko guneekin. Hala, Erreka Connected Access sarbideen automatizazioan munduko ekoizle nagusienetakoa bilakatu da, sare komertziala Estatuko zein nazioarteko kolaboratzaile, bazkide eta delegazioen bitartez hornituz.

Errekaren talde, produktu eta sistemek kontrol eta segurtasun sistema guztiak eskaintzen dituzte, funtzionamendu egokia bermatuz, produktuen gaineko direktiba eta araudi guztiak betetzen dituztelarik, bai behe-tentsioan, bateragarritasun elektromagnetikoan, radioan eta makinetan.

Balio erantsi handiak eta kalitateak aukera eskaintzen dio Errekari irtenbide egokiak proposatzeko bai arlo tekniko zein estetikoetan, beti ere gako nagusi batekin: bere bezeroen eraginkortasun energetikoa.

Errekari buruz

MONDRAGON Korporazioaren barne dago Erreka. Gaur egun 500 langile baino gehiago ditu eta azken urteko fakturazioa 75 milioi eurokoa izan da. Errekak 6 lantoki ditu munduan, 3 kontinentetan, eta gaur egungo salmenten %71,4 nazioartekoak dira.

Bost negozio unitate ditu: Plastics, Smart Fastening, Medical, Care eta Connected Access. Azken urteotan Errekak eskaintzen dituen zerbitzu eta produktuetan berrikuntza irekian oinarritutako dibertsifikazio estrategia gauzatu du. Hala, gaur egun hazkunde inorganikoko proiektuetan dihardu burubelarri, enpresa, egitasmo eta etorkizuneko startup-etan inbertitzeko helburuarekin.

Harpidetu zaitez gure albisteetara

Ez galdu ERREKAri buruzko azken berriak

Albisteak

ERREKAri buruzko azken albiste eta berritasunak kontatuko dizkizugu.

Joana Ibarretxe: “Erreka ausarta izan da hazkundearen bidean, eta horrek bereizten gaitu”
Joana Ibarretxe: “Erreka ausarta izan da hazkundearen bidean, eta horrek bereizten gaitu”
Joana Ibarretxe: “Erreka ausarta izan da hazkundearen bidean, eta horrek bereizten gaitu”

Erreka kooperatibako lehendakari berriak bere lehen hilabeteak aztertu ditu, eta taldeko erronkak eta proiektuak partekatu dizkio TU Lankideri: merkatu eta […]

Irakurtzen jarraitu
Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria

Erreka kooperatibak etapa berri bati ekin dio Arkaitz Etxezarreta (Oñati, 1980) kooperatibako zuzendari nagusi izendatuta. Smart Fastening negozioko zuzendari izan […]

Irakurtzen jarraitu
ERREKAk Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
ERREKAk Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
ERREKAk Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin

Errekaren eta Darwin Biomeden arteko akordioaren argazkia, ezkerretik eskuinera, Gorka Mendiaraz, ERREKA Medical negozio zuzendaria, Adrian Jiménez, Darwin Biomedeko Zuzendari Orokorra eta Lander Sagarna, Errekako Berrikuntza eta garapen berrien zuzendaria.

Irakurtzen jarraitu