ERREKAk Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
Mugimendu honekin, MONDRAGON Korporazioko Osagaien Dibisioko Gipuzkoako kooperatibak, ingeniaritza aktiboak eskuratu ditu etorkizunean adimen artifizialaz eta software aurreratuaz hornitutako soluzio mekatroniko berriak garatzeko.
Darwin Biomed ingeniaritza biomedikoko Nafarroako konpainia bat da, bizi-kalitatea hobetzeko gailu mediko berritzaileak sortzen espezializatua. 2024an Michelangelo taka-taka adimentsu eta diferentziala merkaturatu du, erorikoen prebentzio aktiborako diseinatua, bereziki pertsona nagusientzat. Erabiltzaileen autonomia eta independentzia sustatzen dituen segurtasun-tresna da Michelangelo, bere teknologia aurreratuarekin batera (balizko gorabeherei aurrea hartzeko eta laguntza denbora errealean emateko aukera ematen du teknologia horrek).
Erreka eta Darwin, aliantza positiboa
ERREKAk bere portfolioa eta gaitasunak garatzen jarraituko du Berrikuntza Irekiko ereduan oinarrituta. Eredu horren barruan, ERREKAren ekarpena funtsezko hiru zutabetan oinarritzen da: finantza-laguntza; produktuaren industrializazio- eta eskalatze-gaitasuna; eta, azkenik, merkataritza- eta zerbitzu-azpiegitura, ERREKAko errealitatearekin lerrokatutako produktuentzat.
Lander Sagarna ERREKAko Berrikuntza eta Negozio Berrien zuzendariaren arabera, “uste dugu hau albiste ona dela Darwin bezalako startupentzat; izan ere, bazkide finantzarioa izateaz gain, hainbat arlotan lagun dezakegu, hala nola produktuaren optimizazioan, merkaturatzeko denbora murrizten edo saldu osteko azpiegitura ematen. Hori guztia arriskuaren zati bat hartuz eta elkarrekin lan egiteko ikuspegiarekin; ez bakarrik zuzendaritzatik, baita eremu operatiboetatik ere, hala nola ezagutza teknologikoa eta prozesuak eskura jarriz”.
Osasunaren sektorearen aldeko apustua
ERREKAk, dibertsifikazio-estrategiaren barruan, osasunaren eremuaren aldeko apustu garbia egiten du, bai pertsonen mugikortasunerako laguntzen eremuan, baita medtech eremuan ere, gailu medikoetarako osagaien garapenarekin.
Pertsonen mugikortasunerako laguntzaren esparruan, produktuen eta irtenbideen portfolioa osa dezaketen hainbat irtenbide aztertzen ari da ERREKA.
Gorka Mendiaraz ERREKA Health negozio zuzendariaren esanetan, lankidetza berri honen bidez, ERREKAk “indartu egin du pertsonen mugikortasuna bermatzeko irtenbideen esparruan duen posizioa, eta ingeniaritza aktiboak eskuratu ditu etorkizunean adimen artifiziala eta software aurreratua duten soluzio mekatroniko berriak garatzeko”.
MONDRAGON Enpresa Sustapena
Darwin Biomedeko inbertsio-eragiketa berri hau ekintzailetza-gaitasunak aktibatzeko eta kooperatiben artean negozio berriak sustatzeko estrategia korporatiboaren testuinguruan kokatzen da, hazteko gaitasuna duten enpresa gazteen aldeko apustuarekin. MONDRAGONek bost urte daramatza eratu berri diren hogei bat enpresatan inbertitzen, kooperatibak enpresa horien kapitalean inplikatuz eta, beharrezkotzat jotzen denean, arrisku-kapitaleko Funts Korporatiboekin lagunduz, arriskuak hasierako faseetan hartzea konpentsatzeko.
ERREKAri buruz
Gaur egun, gure lurraldeko aktiboa da ERREKA. Berrikuntza plataforma ireki eta arina, leku anitzekoa, negozio berriak sortu eta daudenak eraldatzea bultzatzen duena, betiere, printzipio kooperatiboekin bat etorriz.
MONDRAGON Korporazioaren barne dago Erreka. Gaur egun 500 langile baino gehiago ditu eta azken urteko fakturazioa 75 milioi eurokoa izan da. Errekak 6 lantoki ditu munduan, 3 kontinentetan, eta gaur egungo salmenten %71,4 nazioartekoak dira.
Bere 4 negozio-ildoekin (Plastics, Smart Fastening, Health (Medical + Care) eta Connected Access), ERREKAk zerbitzuen eta produktuen eskaintza dibertsifikatu du, berrikuntza irekian oinarrituta. Gaur egun, hazkunde ez-organikoko proiektuetan murgilduta dago, etorkizunera begira enpresetan, ekimenetan eta startupetan inbertitzeko helburuarekin.
Albisteak
ERREKAri buruzko azken albiste eta berritasunak kontatuko dizkizugu.
Joana Ibarretxe: “Erreka ausarta izan da hazkundearen bidean, eta horrek bereizten gaitu”
Erreka kooperatibako lehendakari berriak bere lehen hilabeteak aztertu ditu, eta taldeko erronkak eta proiektuak partekatu dizkio TU Lankideri: merkatu eta […]
Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
Erreka kooperatibak etapa berri bati ekin dio Arkaitz Etxezarreta (Oñati, 1980) kooperatibako zuzendari nagusi izendatuta. Smart Fastening negozioko zuzendari izan […]
Erreka Digital Bolt teknologia berritzailea aurkeztu du Errekak WindEurope azokan
Errekaren Smart Fastening negozioak garatutako ingeniaritza-soluzioak eolikoen mantentze-lanetarako funtsezko elementu bihurtzen ari dira. Erreka Digital Boltek (EDB) irtenbide iraultzaile bat […]