ERREKA, DUNE esperimentu zientifikorako bazkide teknologikoa

ERREKA, DUNE esperimentu zientifikorako bazkide teknologikoa

Unibertsoaren izaerari eta osaerari buruzko funtsezko erantzunen bilaketa dago DUNE proiektu handinahiaren epizentroan. Neutrinoak aztertuko ditu, hau da: unibertsoko misterio askori erantzuna eman diezaioketen partikula iheskorrak. Bukatuta dagoenean, LBNF/DUNE izango da neutrinoen propietateak aztertzeko Estatu Batuetan eraikitako esperimenturik handiena.

Testuinguru horretan, CERNek ERREKArengan jarri du konfiantza, DUNE (Deep Undergorund Neutrino Experiment) instalazioaren parte izateko, hots, azken hamarkadan AEBn egin den oinarrizko fisikaren proiekturik garrantzitsuenaren parte izateko. 2026an martxan jartzea espero da.

Neutrinoen detektagailuaren egiturarako finkapenei lotutako erronkei bere loturen teknologiarekin heltzeko erakunde arduradun hautatu dute ERREKA. Egiturak 34.000 tona argoi likido mantendu behar ditu -184Cº-ra. Zehazki, Sanford Lab-en sakonean eraikitzen ari dira, Hego Dakotan, lur azpitik 1.500 metrora.

Urrutiko detektagailu hori mota horretako zabalena da, eta neutrinoen interakzioak erregistratzera bideratuko da, aurrekaririk gabeko zehaztasunez erregistratu ere. Neutrino horiek Illinoisko Fermilab Laborategian sortu ziren, eta 1.300 kilometroko distantziara jaurti ziren Sanford Lab-eraino. Orain, 30 herrialdetako mila zientzialari eta ingeniari inguruk aztertuko dituzte, hau da, esperimentu erraldoi horretan aktiboki parte hartzen ari direnek.

ERREKA soluzioa

ERREKA soluzioak partikula detektagailuaren egitura osoa osatzeko guztira 90.000 finkapen erabakigarri kudeatzea dakar. ERREKAk zehatz-mehatz gainbegiratuko du torloju horietako bakoitza, eta horietako batzuek, gainera, ERREKA Digital Bolt teknologia berritzailea izango dute oinarrian. Teknologia horrek kargaren neurketa zuzenak emateaz gain, bere bizitza baliagarrian zehar torlojututako loturaren etengabeko monitorizazioa ahalbidetuko du, karga ikuskapenen bidez.

Aurrera dezakegu ERREKAk bidalitako finkapenen lehen laginak probetarako eskuragarri egongo direla martxoan, eta eskaera 2024ko urrian amaituko da, programatuta dagoen bezala. Aurreikuspenen arabera, 2026an hasiko dira DUNE esperimentua gauzatzen.

Berrikuntza erronka

Berrikuntza erronka hori dibertsifikaziorako eta enpresa eraldaketarako konpromisoa da ERREKArentzat, eta komunitate zientifikoak jarritako konfiantzari balioa ematen dio, bai gure produktuen eta ingeniaritzaren sendotasunaren ikuspegitik, aplikazio kritikoak direnean, bai eta hartutako konpromisoak betetzeko fidagarritasunaren ikuspegitik ere.

Arkaitz Etxezarretak, ERREKAko Smart Fastening negozioaren zuzendariak, hauxe adierazi du: “Fisikaren historian mugarri izan litekeen esperimentu batean parte hartzea erronka bat da eta horretaz harro gaude kooperatibako kide guztiok. Egiazki prest gaude, berrikuntzaren arloan aritutako urteek eta hainbat sektoretan irtenbide aurreratuak etengabe emanez igarotako urteek babesa ematen baitigute”.

ERREKAri buruz

Gaur egun, gure lurraldeko aktiboa da ERREKA. Berrikuntza plataforma ireki eta arina, leku anitzekoa, negozio berriak sortu eta daudenak eraldatzea bultzatzen duena, betiere, printzipio kooperatiboekin bat etorriz.

MONDRAGON Korporazioan dago txertatuta. Errekak, gaur egun, 500 pertsonatik gorako plantilla dauka, eta azken ekitaldian 75 milioi eurotik gorako fakturazioa izan du. Errekak 6 ekoizpen instalazio ditu 3 kontinentetan, eta gaur egun salmenta guztien %71,4 nazioartekoak dira.

4 negozio lerro ditu: Plastics, Smart Fastening, Health (Medical + Care) eta Connected Access. Horiei esker, Errekak bere zerbitzu eta produktuen eskaintza dibertsifikatu du, dibertsifikazio estrategia berrikuntza irekian oinarrituta. Gaur egun hazkunde ez-organikoko proiektuetan murgilduta dabil, etorkizunera begira enpresetan, ekimenetan eta startup-etan inbertitzeko.

Harpidetu zaitez gure albisteetara

Ez galdu ERREKAri buruzko azken berriak

Albisteak

ERREKAri buruzko azken albiste eta berritasunak kontatuko dizkizugu.

Joana Ibarretxe: “Erreka ausarta izan da hazkundearen bidean, eta horrek bereizten gaitu”
Joana Ibarretxe: “Erreka ausarta izan da hazkundearen bidean, eta horrek bereizten gaitu”
Joana Ibarretxe: “Erreka ausarta izan da hazkundearen bidean, eta horrek bereizten gaitu”

Erreka kooperatibako lehendakari berriak bere lehen hilabeteak aztertu ditu, eta taldeko erronkak eta proiektuak partekatu dizkio TU Lankideri: merkatu eta […]

Irakurtzen jarraitu
Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria

Erreka kooperatibak etapa berri bati ekin dio Arkaitz Etxezarreta (Oñati, 1980) kooperatibako zuzendari nagusi izendatuta. Smart Fastening negozioko zuzendari izan […]

Irakurtzen jarraitu
ERREKAk Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
ERREKAk Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
ERREKAk Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin

Errekaren eta Darwin Biomeden arteko akordioaren argazkia, ezkerretik eskuinera, Gorka Mendiaraz, ERREKA Medical negozio zuzendaria, Adrian Jiménez, Darwin Biomedeko Zuzendari Orokorra eta Lander Sagarna, Errekako Berrikuntza eta garapen berrien zuzendaria.

Irakurtzen jarraitu