Connected Access

50 urtetik gorako eskarmentua sarbide automatikoen sarrera eta kontrol sistemak diseinatzen, fabrikatzen eta instalatzen.

Ezagutu negozioa Webgunea bisitatu
Connected Access
Informazio gehiago

Pertsonen irisgarritasuna hobetzen dugu 1985etik

Sarbide automatikoen sarrera eta kontrol sistemen diseinuan, fabrikazioan eta instalazioan adituak garen taldea gara. Ibilgailuen eta oinezkoen sarbideak kudeatzen adituak.

Gure indarra talde tekniko komertzialean datza, bezeroaren beharretara hobekien egokitzen den irtenbidea eskaintzeko aholkuak ematen dituena.

Gure helburua da merkatuaren beharrak asetzea eta horiei aurrea hartzea, eta sektore ezberdinentzako (merkataritza, osasuna, industria, etxebizitza) zerbitzuak eta soluzioak eskaintzea. Merkataritza-zentroetara, geltokietara, lantegietara, egoitzetara, ospitaleetara, etxebizitzetara iristen gara eta horietan lan egiten dugu, eta pertsonen irisgarritasuna hobetzen dugu.

ERREKAren produktu eta soluzioek goi-mailako teknologia, kalitatea eta diseinua dute. Erantzun egokia ematen diogu fidagarritasuna eta ergonomia bermatzeko beharrari nahiz produktuaren azken erabiltzailearen esperientzia hobetzeko premiari.

Gainera, teknikari espezializatuz osatutako sare zabal bat dugu bost kontinenteetan. Halaber, delegazio propioak ditugu nazio-mailan nahiz nazioartean (Mexikon, Erresuma Batuan eta Dominikar Errepublikan). Horrela, 50 herrialde baino gehiagotara heltzeko eta Errekaren bezero guztien beharrak asetzeko aukera dugu.

Ba al zenekien…? 8.000 erreferentzia baino gehiago kudeatzen ditugu, behar duzun soluzioa zure eskura jartzeko.

Errekak lanean jarraitzen du bere balio-proposamena handitzeko: sarbideen kudeaketa eta kontrola.

Erreka hainbat ekosistematan sarbideak kudeatzeko plataforma globalak garatzen ari da. Hazteko aukera berriak eta aurrerapen teknologikoak:

Energia-eraginkortasuneko eta eraikinaren barruko erosotasuneko soluzio automatizatuak.

Sarbideen kontrola eta konektagarritasunaren bidezko mugikortasun-soluzioak integratzea.

Smart building. Soluzio automatikoak eta edukiera-kontrola eraikin inteligeneteetako sarbideetarako.

  • Donostiako Maria Cristina hotelean instalatutako ERREKA ate birakaria. Donostiako Maria Cristina hotelean instalatutako ERREKA ate birakaria.
  • Ibilgailuen sarbideak automatizatzeko ERREKA motorren gama. Ibilgailuen sarbideak automatizatzeko ERREKA motorren gama.
Sarbideen kudeaketa eta kontrola
Sarbideen kudeaketa eta kontrola

Lotutako segmentuak

Energia-efizientzia
Energia-efizientzia
Konektibitate
Konektibitate
Smart Building
Smart Building

Bestelako negozioak

Gehiago ezagutu
Plastics

Plastikoen injekzio bidezko moldekatze pertsonalizatuan erreferenteak.

Gehiago ezagutu
Plastics
Gehiago ezagutu
Smart Fastening

Lotura kritikoen mundurako produktuak eta ingeniaritza zerbitzuak.

Gehiago ezagutu
Smart Fastening
Gehiago ezagutu
Care

Pertsonentzako transferentzia eta mugikortasun soluzio aurreratuak.

Gehiago ezagutu
Care
Gehiago ezagutu
Medical

Gailu medikoetarako eta in vitro diagnostikoko testetarako polimerozko osagaiak fabrikatzeko zerbitzuak.

Gehiago ezagutu
Medical