Talde korporatiboa, bakarra munduan
MONDRAGON Euskadiko lehenengo talde industriala da eta, ekonomia sozialari dagokionez, Espainiako garrantzitsuena, lan-interkoopertiboaren arloa berriz, mundu-mailako erreferentea da.
Ezagutu negozioaMONDRAGON Euskadiko lehenengo talde industriala da eta, ekonomia sozialari dagokionez, Espainiako garrantzitsuena, lan-interkoopertiboaren arloa berriz, mundu-mailako erreferentea da.
Ezagutu negozioaElkartasun-mekanismo batzuen bidez batuta gaude, berrikuntza, nazioartekotzea eta jarduera berrien garapena bultzatzeko.
Lau urtean behin zehazten den politika sozioenpresariala da kooperatibek beren plan estrategikoa definitzeko esparru komuna, besteak beste digitalizazioa, zibersegurtasuna eta iraunkortasuna jasotzen dira bertan. Horrela, kooperatibak elkarrekin lerrokatuta jardutea lortzen da.
Pertsonekiko eta ingurunearekiko konpromisoa
Bestalde, pertsonei eta elkartasunari eman zaien garrantziari esker, etengabe garatzeko aukera izan dugu duela sei hamarkada baino gehiago MONDRAGON osatzen dugun kooperatibok.
Taldeak konpromiso irmoa du inguruan kalitatezko enplegua sortzeko helburuarekin, eta liderrak gara askotariko sektoreetan: makina-erreminta, banaketa, jasotzea, kontsumo-ondasunak, ibilgailuak, aholkularitza, eraikuntza, finantza-zerbitzuak, aseguruak, etab.
Gainera, MONDRAGONek unibertsitate propioa dauka (Mondragon Unibertsitatea), prestakuntzaren garrantzian sinesten duelako, baita berrikuntzaren garrantzian ere, eta I+G arloko 14 zentrok osatutako sare integratua du.
Indar ekonomikoa
MONDRAGON korporazioa osatzen dugun kooperatiba guztien ekarpenekin elikatutako kooperatiba-funtsari esker, enpresen erronkei ziurtasun gehiagorekin aurre egiteko babes ekonomikoa daukagu.
Laboral Kutxa finantza-erakundea taldeko kide izateak ere segurtasuna eskaintzen digu ekonomiari eta finantzei dagokienez.
Ba al zenekien…? Taldearen indarguneetako bat interkooperaziorako aukera da, proiektu partekatuak sortzeko, sinergiak aprobetxatzeko edo aliantzak sortzeko aukera dugu.
MONDRAGON Korporazioak eremu hauetan garatzen du bere jarduera: